2010/03/26

Baloreak lantzeko baliabide bat


La isla de los polos de limón istorioaren bidez haurrei era sinple batean munduaren funtzionamendua (kanpo zorraren kontzeptua, desoreka ekonomikoa...) adierazi nahi zaie.

2010/03/19

Irudi bildumak


Biblioteca de Recursos Educativos, Eldako Irakasleen Zentruaren web orrian gaika sailkatutako irudi ugari bildu dituzte hezkuntza jardueretan erabiltzeko.

2010/03/17

Errumaniera-euskara hiztegia

Martxoaren 16ko Berria.info web gunean Hizkuntzen arteko zubia albistean hamazazpi urteko gazte errumaniar batek egindako errumaniera-euskara hiztegiariaren berri ematen da.

2010/03/14

HIPIen mintegia: blogei buruzko saiorako proposamena

Gai zerrenda:

1. Informazioa, baliabideak...

2. Partaideen ekarpenak: IKTen erabilera Hizkuntza Indartzeko klaseetan.

3. Blogak: kontzeptua, balio didaktikoa, adibideak.

4. Saio praktikoa:
  • Blogger erabiliz, blog bat sortu.
  • Konfigurazio ezaugarriak zehaztu.
  • Sarrera bat idatzi.
  • Mintegikide bakoitzaren interesa eta ezagutza mailaren arabera, beste teknika batean trebatu (audioa igo, bideo bat txertatu...)
5. Ondorioak eta hurrengo bilerarako plana.

----------------------------------------------------

Zenbait baliabide:


2010/03/12

Hizkuntza Indartze edota Kultura arteko Hezkuntza gaiekiko blogak

HIPI blog PRL. Txurdinagako Berritzegunean HIPIei zuzendutako prestakuntza saioetan erabilitako bloga. Bertan zenbait ideia aurkeztu (sarrera motak) eta ariketa batzuk proposatzen dira.

Kulturartekoa: El blog de interculturalidad del IES Mungia BHI. Ondo egituratuta. Beste hainbat gauzaren artean ikastetxeko jardueren berri ematen da, baliabide aukeraketak azaltzen dira, irakasleei egindako elkarrizketak...

Hipilagun. HIPI baten bloga. Denetarik pixka bat.

Beste erkidegoetako zenbait blog: