2012/12/19

Ombupean: Euskadiko Immigrazioari buruzko web gunea

Ombupean Immigrazioa web gunea EMUN erakundeak kudeatzen du. Bertan kultura arteko hezkuntzaren inguruko berriak eta baliabideak jasotzen dira, haien artean euskararen ikaskuntzarekin zerikusia duten batzuk.

2012/12/04

Pertsonen arteko desberdintasun ekonomiko eta kulturalei buruz

Munduko familien ondasunak eta janariak alderatzeko baliagarriak izan daitezke Peter Menzelen liburuek (Material World, Hungry Planet...) biltzen dituen argazkiak. Irudiak era besberdinetan erabil daitezke: ikusten diren objektuak identifikatu eta zenbatuz, bizimoduei buruzko hipotesiak egiten, objektuen garrantziaz edo elikadura egokiaz hitz egiten...

Zenbait web gune aipaturiko liburuetako irudiak ikusteko:

Familias del mundo, Families and their posssessions,

Lo que come el mundo, ¿Qué come el mundo?, Planeta hambriento, Hungry Planet

2012/12/03

'Una educación abierta al mundo' kongresua

2012ko azaroaren 22tik 24ra Palman Una educación abierta al mundo kongresua egin zen. Haien web gunean egitaraua, aurkezpenak, bideoak... aurki daitezke.

2012/12/02

Errumaniar etorkinei buruzko hitzaldia

Entre viajes de idea y vuelta izeneko topaketak rrom komunitatea hobeto ezagutzen laguntzea du helburu.

  • Eguna: 2012ko abenduaren 12an (asteazkena)
  • Ordutegia: 11:00-13:30
  • Tokia: San Telmo Museoa
  • Hizkuntza: gaztelaniaz
  • Sarrerak: Libre lekuak bete arte

2012/12/01

'Bat eta zazpi' ipuina

'Uno e sette' Gianni Rodariren ipuina oso aproposa izan daiteke bai kultura arteko hezkuntzaren aldetik, bai euskarazko bertsioan ikasle etorri berriekin irakurketa lantzeko.

 Bideo honetan liburu dendari batek ipuina irakurtzen du (gaztelaniaz).