DINAMIZATZAILEEN EKARPENAK (LH-DBH)

Orri honetan G02 Berritzeguneko Dinamizatzaileen mintegian (09/10) parte hartu duten irakasleen hainbat ekarpen aurki ditzakezu. Lotutako dokumentuetan haien ikastetxeetan egindako jarduerak deskribatzen dira.


BIGARREN HEZKUNTZA:

IRAKASLEEN SENTSIBILIZAZIOA
Ikasturte hasierako klaustroan, “Proverbio Chino” laburmetraiaren ikustaldia Kultur Arteko Proiektua 2010 aurkezteko.

IKASLE ETORKINEI BURUZKO INKESTA
Jakinmina sortzeko edo,  INKESTA bati erantzutea proposatu zaio eskolako edonori: aurten ea zenbat herritako jendea daukagun. Kulturarteko ikasleen blogean jarri da inkestatxoa.


ELKAR EZAGUTZEN 1 (Google Maps)
Google Maps erabiliz, kokatu mapamundi batean etorkinen izenak eta herriak, irudi adierazgarri bat ere erantsiz. Mapa honetan aterako dira euren herriak, eta gainean klikatuz, ikasleen izenak. Ikasleen blog interkulturalean ipini dugu.

ELKAR EZAGUTZEN 2 (Publizitatea)
Egindako mapa institutuaren sarreran kokatu, horretarako dagoen TXOKOAN (kortxoan). Kulturarteko Blogaren helbidea(k) nabarmendu, han zehaztuko baitira egindakoak.

KULTURA ARTEKO ARTEA
Plastika irakasleak zuzendua, ikasleek herri desberdinetako artisten obrak ezagutu eta kopiatu dituzte (Kolombia, Ekuador...). Sortutakoa bai Plastika blogean, bai Kultur Arteko blogetan ere jarri dira ikusgai. Gainera, pasilo eta gelatan ere eskegi dira sortutako obrak.
EKUADOR (OSWALDO GUAYASAMIN) 

KULTURA ARTEKO MATERIALA ARLOETARAKO
Jarduera zehatza baino, irakasleontzat dugun blogean ARLO desberdinetatik ikuspegi interkulturala lantzeko HAINBAT MATERIAL.

KULTURA ARTEKO TUTORETZA
DBHko maila guztietan, tutoretza orduren bat kultur artekotasuna lantzeko gorde da. Zenbait taldetan filmak, eta guztietan laburmetraiak erabili izan dira:
  1. zikloan: El viaje de Said
  2. 3. mailan: Hiyab
  3. 4. mailan: Proverbio chino
Gelan lan egiteko, material osagarria banatu zaie, hausnarketa errazteko.

IKASLE ATZERRITARREN AURKEZPENA / DESPEDIDA
Ikasturte hasieran etorritako etorkin urrutikoak (mongoliarrak, txinatarrak, azken momentuko eslobakiarra) trebatu dira ikaskideen aurrean POWER POINT BATEN AURKEZPENA egitera.  Fitxa

DUNBOA PREST ALDIZKARIAN KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA
Ikastetxean dagoen aldizkarian (DunboaPress) orri bat Kultur Artekotasunari eskaini. Bertan, ikasle baten laguntzarekin, aurtengo ikaskideen datuak (maparen berri) eman dira. Orri honetan, gainera gure ikasleen hizkuntzetan dauden testu baten pasartetxoak jarri dira, eta beren herrien banderekin lotu behar dituzte.

LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZA

TUTORETZA
Hilabetean tutoretza bat erabiltzen ari gara dibertsitate kulturala eta emigrazioaren inguruko jarduerak lantzeko. Horretarako elkarte desberdinek eskaintzen duten material didaktikoaz baliatu gara: Elkarrekin, Intermon Oxfam, Alboan, Sos Arrazakeriak bakarrik dauden adin txikiko immigranteen egoera aztertzeko kaleratutako material didaktikoa, sindikatu desberdinen hezkuntza sailak eskaintzen duten material didaktikoa, pelikula desberdinak (El viaje de Said, etab.).

KULTURA ARTEKO ASTEA - “Un encuentro con la India” argazki erakusketa
 Alboan GKEren eskutik Indiari buruzko argazki erakusketa bat antolatu genuen ikastetxeko Areto Nagusian. Erakusketa Indiako argazkiek eta Indiaren egoera soziokulturalari buruzko panel informatibo batzuek osatzen zuten. Era berean, ikasle eta irakasleei esker lortutako figura, oihal eta jantziak ere erabili genituen erakusketa osatzeko.
 
KULTURA ARTEKO ASTEA – HH - ARMENIA
Kultura Arteko Astea ospatu genuen eskolan eta Armenia izan zen haur hezkuntzan landutako herrialdea.
Armeniako bandera margotu, Armeniari buruzko informazioa jaso ( bizimodua, gastronomia, artea,...), hizkuntzara hurbildu zenbait hitz ikasiz, dantzak, jantziak margotu, eta Armeniako bi janari dastatzeko aukera ere izan genuen gurasoen laguntzarekin.    Fitxa  
HARRERA PLANA DISEINATZEA ETA ABIARAZTEA
Harrera plana diseinatu dugu, heltzen diren ikasle berriekin ahal den neurrian protokolo bat jarraitzeko. Bertan, ikasleari eskaini beharreko informazioa, ikastetxeak jaso beharreko datu eta informazioa (gurasoekin izandako elkarrizketaren bidez, etab.), hasierako ebaluazioak, lehen egunetan erabili beharreko material didaktikoa, harrera klasean, eta halako puntuak lantzen dira.   
PONENTZIA: “ Irakurketa dialogikoaren papera Kultura arteko hezkuntzan” 
Miguel Loza ikastetxera etorri zen “Lectura Dialogica”-ri buruz hitz egitera. Irakasleentzako erabilgarria izan daitekeen baliabide hau kultura artekotasunaren ikuspegitik landu zuen bertan.
Miguel Lozak Berritzegune Zentralean lan egiten du Pertsona Helduen Hezkuntzarako Aholkularitza lanetan.
KULTURA ARTEKO ASTEA – DBH - INDIA
India izan zen DBH-n Kultura Arteko Astea ospatzeko aukeratutako herrialdea. Horretarako, alde batetik, ikasgai bakoitzean herrialde hauek hobeto ezagutzeko aukera izan genuen. Esate baterako, erlijioan, Indian elkarbizitzen duten erlijioez zerbait gehiago ezagutzeko jarduerak egin ziren, gizartean Indiari buruzko bideoak ikusi ziren, musikan eta hiritartasunerako hezkuntzan Alboan GKEak eskainitako “Janavak” dokumentala ikusi genuen, heziketa fisikoan yoga praktikatu zuten auzoko yoga zentro bateko irakasle baten eskutik, etab.
Bestalde, ostiral goizean, hitzaldi txiki bat izan genuen hindi eta ingeleseko itzultzailearen eskutik, zenbait bideo ikusi genituen, mandalak pintatu eta joko indiarrekin jokatzeko aukera izan genuen. 
KULTURA ARTEKO ASTEA – LH - BRASIL
Brasilgo kultura gertuagotik ezagutu nahi izan dugu aste horretan zehar. Horretarako ekintza desberdinak garatu dira. Esate baterako, ikasleek marakak eta ur-makilak egin dituzte plastika eta musikako ikasgaietan, muralak margotu dituzte Brasilgo mapa, bandera, etab.ekin. Ipuin brasildar bat irakurri dute, abestiak abestu dituzte, jantziak margotu dituzte, etab. Azken egunean, goizean Irungo Bitartekaritza Taldeak bi emakume brasildarren laguntzarekin tailer bat egin zuen (3.zikloan), eta arratsaldean, guztiak musika brasildarraz disfrutatzera atera ziren patiora beraien musika instrumentuekin batera.    
“GUREAK ERE BADIRA ADIN TXIKIKO HORIEK”  erakusketa bisitatu.
SOS ARRAZAKERIAK ETA IRUNGO UDALETXEAK antolatutako argazki erakusketa. Bakarrik dauden adin txikiko immigranteen egoera ezagutzeko asmoarekin antolatutako erakusketa bat bisitatu genuen CAN-ek Irunen duen aretoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario