DINAMIZATZAILEEN EKARPENAK (LH)

Orri honetan G02 Berritzeguneko Dinamizatzaileen mintegian (09/10) parte hartu duten irakasleen hainbat ekarpen aurki ditzakezu. Lotutako dokumentuetan haien ikastetxeetan egindako jarduerak deskribatzen dira.

LEHEN HEZKUNTZA:

KULTURA ARTEKO ASTEA
Aste batean zehar ikastetxeko ikasleen kulturen ezagutza suspertzeko jarduera batzuk egiten dira.
Fitxa                                                                                                                                                         


HARRERA JARDUNALDIAK
Kurtso hasierako lehenengo bi egunetan tutoreekin eta HIPiekin egiten da. Joku kooperatibo eta fitxa berezien bitartez oinarritzen da, “lagun berri bat duakat” komikia, etabar.
Ekintzak: Berrien aurkezpena. Eskolako planoa. Gela apaindu elkarrekin. Gelako arauak denon artean egin.
Espezialisteen bisita: ikasturteko helburuak, ordutegia, betebeharrak…

MAILEGURAKO LIBURUAK EROSI                                                                                                
Ijitoen eguna zela aprobetxatuz liburutegiko mailegurako liburu berriak erosi dira. Herrialde eta kultura gehienetako ipuinak.


ANIZTASUN TXOKOA
Sarreran hormako kortxoa apaindu dugu (ikasleekin) eskolako aniztasunarekin, hau da, eskola guztien ikurrin desberdinak, hainbat agur hizkuntza desberdinetan, artikuluak, berriak, argazkiak… Parean dagoen kortxoan momentuan lantzen ditugun lanak zintzilikatzen ditugu: hiztegia, produzioak,…. (beti ikasleek egina) 
Fitxa                                                                                                                                                          


KLAUSTROAREKIN FORMAZIO BILERA
Kult. Artek. proiektua azaldu. Sensibilizazioa. Harrera plana berritu beharra. Etorri berrien gurasoekin bilerak nolakoak izan behar dira?
Bilerak egiteko nire proposamena banatu eta denon artean baloratu.
Bideoa, galdeketa, eztabaida, materiala banatu, proposamenak jaso.
 
GABONETAKO ERREZETA
Oporretarako etxeko lanak bezala: ikasle berriei eskatu diegu etxean familiari galdetzeko beraien herrialdeetan gabonetan erabiltzen duten errezeta tipiko bat. Nahi duten hizkuntzan idatzi zezakete.

GABON KANTA TXAPELKETA
GIPUZKOA TELEBISTAko (LOKALIA) gabon kanta txapelketan parte hartu dute 3. eta 4. mailako ikasleriak. Eraman dituzten abestiak ijitoen doinu soinuak eta tresnekin jo dute eta abesterakoan bakarlaria ukraniar etorri berria izan da.
Girotzeko, aniztasunezko banderola egin dugu, non eskolan ditugun hizkuntz desberdinetan gabonak zoriondu ditugun.

IRRATSAIOAK
Hamabostean behin egiten dugu irratsaioa, mailaka, egitarauan ohiko gauzaz aparte kulturartekotasuna sartzen da.

IJITO MUSIKA IKASTAROA
Eskolan dauden hainbat ijitoekin eta ikasle ohiarekin ijito-musika ikastaroa antolatuko da .
Kitarra , ahotsa eta kayak erabiltzen dute
Eguerdiko saio batean biltzen dira astean behin.

ZIRKULARRAK ETA DOKUMENTUAK ITZULI                                                                            
-    Eskolako zirkularrak itzuli (txinatarrez, arabiarrez, ukraniarrez). Batez ere behar gehien dituzten ikasleentzat  (etorkinentzako ikastaroa, igeriketara joatekoa, txertoarena, eskolako arauak, beka itzultzekoa, txangora joateko baimena…)
-     Liburutegian kartel handi batean barneko arauak hizkuntz desberdinetan, honela orduz kanpoko ordutegian gurasoek irakur dezakete mailegua egin ahal izateko.
Fitxa                                                                                                                                                      

HIRITARTASUNA ETA TUTORETZA
Ikasleekin ekintza, tutoretza eta hiritartasun saioetan: 
Hamarretatik zortzi”: bideoak gaztelaniaz ikusi eta gero galdeketa banaka euskaraz egin, ondoren ondorioak amankomunean jarri, sentitu dutena, daukatena baloratu, etab.
-  “Angue irlan” – “Jokuak”
-  “Martin mendian” –
Fitxa                                                                                                                                                                  



TUTORETZAK
HIPn dauden ikasleek beste geletan aurkeztu “Nire herria” power pointaren bitartez. (Maroko, Ukrania, Nigeria, Txina eta Italiako herriak, hain zuzen ere)

MUNDUKO MUSIKA
Munduko musika bilduma egiten ari da musika irakasleak 3. ziklokoekin arlo honetan. Hemen herrialde desberdinetako erritmo eta kanten bitartez ikusten eta ikasten ari dira.

ONGI ETORRI
Horma-irudi bat jarri eskolako sarreran “ONGI ETORRI” mezuarekin eskolako hizkuntza guztietan. Honetarako jai txiki bat antolatzen da leku guztietako musikarekin.


“SANTO TOMAS MERKATUA”
Gabonetako jaietan Sto. Tomas merkatua antolatzen da. Barazkiak, frutak eta postreak erakusten dira. Azken hauen artean leku askoetako postreak ekartzen dira, gurasoak eginda.



GABONETAKO ZORIONA
Gabonetako edo urte berriko zoriona eman eskolako hizkuntz desberdinetan bai ahoz jaialdian (gela bakoitzak hizkuntza bat ikasten) bai idatziz (kanpoko instituzioei: udaletxea, berritzegunea, auzolagun, etab..)

IHAUTERIAK OSPATZEN: JOKU OLINPIKOAK
Ihauteriak eskolan ospatzerakoan: eskolako ikasle atzerritarren herriko banderak eta lantzen den kirolak kontutan hartuz, mozorroak egin dira.


IHAUTERIAK OSPATZEN: 4 PUNTU KARDINALAK 

Ihauteriak eskolan ospatzerakoan: eskolako ikasle eta bere familien jatorrizko lekuak  kontutan hartu dira ihauteriko gaia aukeratu denean.






HORMA-IRUDIAK PASILOETAN
Horma-irudiak eskolako pasiloetan jarri, ikasle etorkinen herriko informaziorekin,  bai kokamen fisikoa, bai politikoa edo kulturala.



IRAKURLEAK ESKOLAN
Eskolako ume guztiak nahasturik  taldeka biltzen dira gela  esberdinetan. Irakasle batek talde bakoitzari ipuin bat kontatzen dio. Ipuinak leku askotako ipuinak dira.




HARRERA PLANA BERRIKUSI
Harrera plana egiten da ikasle berriak jasotzeko eta egoera hori erresteko.

HASIERAKO EBALUAZIOA   EGIN
Ikasle berriei hasierako ebaluazioaegin, bai erderaz (possible bada) bai bere ama hizkuntza.



ELIZABETH COELHOREN BIDEOA AZTERTU
Orain dela bi urte Elizabeth Coelho Gazteizen egon zen. Bere hitzaldi guztiak grabatu ziren. Zati batzuk aukeratu dira eta aztertu egin dira talde txikitan. Hemen egiten dena eta Kanadan egiten dena konparatzen da.

DECÁLOGO PARA UNA EDUCACIÓN CIVICA INTERCULTURALFrancec Carbonellen artikulo bat da orain dela 10 urte “Cuadernos de Pedagogía” argitaratua. Bikoteka edo hirukoteka  irakurri eta gero gure errealitatearekin konparatu. Amankomunean jarri talde handian.




“ON EGIN”
Jangelako paretetan horma-irudiak jarri “ON EGIN” mesua-rekin eskolako hizkuntzetan. Horma-irudi bakoitzean hizki txikietan nola ahozkatzen  den eta ze hizkuntza den idatzi da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario